2026(e)ko urriaren 28(a), asteazkena



 




Kaixo:


Eskola Kiroleko egutegian aldaketa bat egin beharrean gaude. Foru Aldundiak federazioekin adostutako egutegiak talka egin du bailaran adostutakoarekin eta larunbat honetan atsedena egingo dugu: aste betez atzeratuko ditugu saskibaloiko egutegiak.

Gabonak bitarteko egutegi berria bidaltzen dizuet. 

Ondo izan!


2026(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

 Larunbat honetan eskubaloiko sailkapen faseak gauzatuko dira. Hauek dira gure hiru taldeei egokitu zaizkien eremuak eta partidak:









2026(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

2026(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

Maiatzeko datozen hiru larunbatetan, talde kirolen sailkapen faseak jokatuko dira eskualdeko ikastetxe ezberdinetan. Jardunaldi hauek bereziak dira, partida asko baina oso laburrak jokatuko dituztelako. Eremu berean elkartzen diren taldeak elkarren aurka ariko dira, bi zelaietan, bata bestearen atzetik pilatutako partidetan.
Hona hemen, Irurako gure hiru taldeei egokitutako eremuak eta partida segidak: