Gurasoentzako informazio bilera, urriaren 1ean egingo dugu, Ikastolako areto nagusian, arratsaldeko 16:30ean euskaraz eta 17:15etan gazteleraz.
EGUTEGIAK
Aurten eskola kirola programak berrikuntza bat dakar berarekin, OLINPIADAK berreskuratuko ditugu Tolosaldean. Garai batean, hain maitatuak izan ziren eskolen arteko jokoak gure gaztetxoekin berriz martxan jartzeko ilusioa piztu da. Kirol anitz programak bultzada bat behar du eta horixe da helburua!