2024(e)ko urriaren 17(a), osteguna

 URRIAK 19, LARUNBATA








OHARRAK:

-Neska alebinek ez dute jardunaldirik izango, SKATE-a bertan behera geratu delako.

-LH6. mailako mutilek ere ez dute jardunaldirik izango SKATE-a bertan behera geratu delako.

- Gaurtik aurrera, hitzorduak Ikastolan izango dira (ez plazan). Kontseilu errektorean gaia landu ondoren erabaki hori hartu baita (plazan autoak sartzeko eragozpena dela eta).

2024(e)ko urriaren 16(a), asteazkena



Goi mailako kirolari profesionalak dira Mikel Oyarzabal futbolaria (Real Sociedad) eta Maitane Etxeberria eskubaloi-jokalaria (Bera Bera).

Eskola Kirola programan aritutakoak dira biak, eta ereduak eman dizkien ezagutza eta balioak ezinbestekoak izan zaizkie ibilbide beren profesionaletan.

 



Ba al zenekien?

Gipuzkoa izan da Parisko Olinpiar Jokoetara kirolari gehien bidali dituen estatuko laugarren lurraldea, askoz jendetsuagoak diren Bartzelonaren, Madrilen eta Balearren ondoren.

2024(e)ko urriaren 9(a), asteazkena